Bilbao International Logo

13/10/2014

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Japoniako hainbat enpresaburuak Bilbo bisitatuko dute enpresekin negozio eta sinergiak bilatzeko

Japoniako enpresa elkarte garrantzitsuenetako bat den Fukuoka Enpresaburuen Elkarteko ordezkaritza batek Bilbo bisitatuko du bihar lehen aldiz. Bisitak enpresa kutsu nabarmena du, ikuspegia euskal enpresekin sinergiak eta negozioak bilatzea baita.

Ordezkaritza osatzen duten 21 kideak Japoniako enpresetako goi zuzendariak dira, eta tartean da elkarteko presidente Seiji Isoyama ere. Soichiro Takashima Fukuoka hiriko alkateak iaz Bilbon ospatutako Alkateen Foroan hartu zuen parte, eta horri esker antolatu dute bisita.

Bilboko alkate Ibon Aresok harrera ofiziala eskainiko die bihar Areto Arabiarrean, eta, hala, Japoniako enpresaburuei hirira ongietorria emango die. Fukuoka elkartearen interes nagusia Bilboren gaur egungo eta etorkizuneko kontzeptua da, baita industria hiri izatetik turismo eta zerbitzu hiri bihurtzeko bizi izan duen eraldaketa ere. Zirkulazio eta Garraio Saileko zinegotzi arduradunak, Asier Abaunzak, Bilbok bizi izan duen eraldaketa prozesua aurkeztuko du. Enpresa elkarteak “eraikinen museo” gisa deskribatu du Bizkaiko hiriburua, eta bertatik erreferentziazko ereduak jaso nahi ditu, ondoren Kitakyushu hirian ezartzeko.

Japoniako enpresaburuen bisitak Bilbo hiriarekin eta euskal enpresen sarearekin lehenengo harremanak izateko balioko du; horren ondoren, Fukuoka Elkarteko zenbait kidek bisita pertsonalizatuagoak egingo dituzte Euskadira.

Interes handiko bisita da merkataritza eta enpresa arloei dagokienez; izan ere, Asiako merkatuan sartzeko ate nagusietako bat Japoniako Fukuoka eskualdea dela esan ohi da, Japonia barruan garrantzitsua delako eta Korea eta Txinatik gertu dagoelako. Probintziako hiriburua, honako hau ere Fukuoka izenekoa, gerora begira herrialdeko bigarren hiriburua izango dela aurreikusten da, Tokioren atzetik. Izan ere, larrialdi naturalen aurrean Japoniako zona seguruenean dago kokatuta.

Fukuoka Enpresaburuen Elkarteak jarduera sektore desberdinetako 375 enpresa biltzen ditu; elkartearen helburua Japoniako aurrerapenean eta hazkunde ekonomikoan laguntzea da. Horrez gain, beste herrialde eta eskualde batzuekin harremanak ezartzea ere elkartearen helburuen artean dago, negozio eta lankidetza bideak aztertzeko.

Non dago kokaturik Fukuoka?