Bilbao International Logo

22/10/2015

Partekatu:

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • Google Bookmarks
  • Yahoo Bookmarks
  • Menéame
  • E-mail

Japoniako Kansai eskualdeko enpresa ordezkaritza batek Bilbo bisitatuko du

Kansai Productivity Center erakundeak Bilbo hautatu du hiri sortzaileen adibide gisa, Negozioak berriro diseinatuz programaren barruan. Helburua bazkide diren enpresetako zuzendariek mundu osoan burutzen ari diren eraldaketa prozesuen adibide nagusiak ezagutzea da. Ekimen honen barruan, Kansai eskualdeko enpresa nagusien ordezkaritza bat helduko da bihar Bilbora, hiriaren eraldaketa prozesua eta sorkuntza industrien eta azpiegitura kultural berrien inguruko hazkunde estrategiak ezagutzeko.

Nora Sarasola Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak emango die ongietorria ordezkaritza japoniarreko hamalau kideei eta enplegua, merkataritza eta ekonomia garatzeko udal politikak eta Bilboko eraldaketa prozesua azalduko dizkie.Kansai Productivity Center erakundeak Osakan du egoitza eta eskarmentu handia du enpresaren produktibitatearen sustapenean. 1956an sortu zenetik 590 enpresa bazkide batzea lortu du, 1,2 milioi langile ingururekin. Horietatik zazpi prefekturetako (Osaka, Kyoto, Hyogo, Nara, Wakayama, Shiga eta Fukui) merkataritza, finantza eta industria konpainia nagusiak nabarmentzen dira.

Egonaldian zehar, Japoniako delegazioak Bilboko udaletxea eta Guggenheim museoa bisitatzeaz gain, hiriko enpresa proiektuak eta hiriaren biziberritze proiektuak ezagutzea aurreikusiko du.Kansai Productivity Center erakundeak urtero antolatzen ditu Bilbon egiten ari direnaren moduko bisitaldiak, kideek ezagutzak eskura ditzaten erantzukizuneko zuzendari postuetako erronka berriei aurre egiteko.