Bilbao International Logo

Tag: delegación

Bilboko Alkatea Danimarkako Enbaxadorea buru duen erakunde eta enpresen ordezkaritza batekin batzartu da

Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea John Nielsen Danimarkako Enbaxadore berriarekin batzartu da gaur goizean Udaletxean. Nielsen, Euskadin nahiz Estatuan interes ekonomikoak dituzten hainbat enpresa daniarren zuzendari eta arduradunen ordezkaritza batekin batera bertaratu da, egunotan Bilboren eraldaketa-prozesua eta ekonomia, garraio nahiz bizi-kalitatearen aldeko estrategiak ezagutzeko egiten ari diren bisitaldiaren barruan. Gehiago irakurri

Japoniako Kansai eskualdeko enpresa ordezkaritza batek Bilbo bisitatuko du

Kansai Productivity Center erakundeak Bilbo hautatu du hiri sortzaileen adibide gisa, Negozioak berriro diseinatuz programaren barruan. Helburua bazkide diren enpresetako zuzendariek mundu osoan burutzen ari diren eraldaketa prozesuen adibide nagusiak ezagutzea da. Gehiago irakurri

Kazakhstango eta Kirigizistango Gobernuetako ordezkariek Bilbo bisitatuko dute Asiako Garapenerako Bankuko kideekin batera

Kazakhstango eta Kirgizistango Gobernuetako ordezkariek eta Asiako Garapenerako Bankuko hainbat arduradunek Bilbo bisitatu dute azken hamarkadetan hiriak jasan duen garapen eta eraldaketa prozesuaren proiektu enblematikoak ezagutzeko. Gehiago irakurri

Arquitectos daneses visitan Bilbao, interesados en el proceso de transformación y desarrollo urbano de la villa

Bilbok azken hiru hamarkadetan bizi izan duen hiri-garapena eta eraldaketa prozesua da bisitaren arrazoia, eta, beraz, Danimarkako arkitekto eta eraikitzaileek osatutako ordezkaritza bat egongo da bertan igandera arte.
Gehiago irakurri

Una delegación de la ciudad coreana de Siheung conoce la estrategia de Bilbao en materia cultural y deportiva

Seiheungeko Udalak (Hego Korea) lehentasunezko bi helburu jarri dizkio bisitari, bata Bilboko Udalak sustatzen dituen kultura- eta kirol-politikak ezagutzea, eta bestea hiriaren eraldaketa-prozesua aztertzea.
Gehiago irakurri